XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Kandelak piztu, mezak lagundu ta kanpaiak jo gaur ez ezik.

I MIRABEA - Atzo sua danean jotzen dan dandara larria genuen, gero ildakoen kanpaia.

- Ordez aingeruen txintxiña jo izan ba'lu bederik.

II MIRABEA - Atzo geiegi, gaur batere ez!.

- Errua txikia da hori!.

A. MANTONI - Domenjon eta Dama Katalin jaun-andreari barkazioa eskatuko nieke belauniko jarrita.

II MIRABEA - Isillik zaude emakumea! Erritan, guri egingo digu, goiz guztian ez degu lanik egin eta.

Oraintxe, sala txukundu ta puskak baztartzea egin degu ozta-ozta.

I MIRABEA - Leiotik begira egoten eta ate atzean entzutzen aski lan ez al genduen bada?.

II MIRABEA - Orregatik lanean jarrai bear dugu, ta ba-goaz, Mantoni.

Geldi zaite emen, Etxekoandrea laister agertuko bait zaizu.

(Azken puskak eramanez barnera bijoaz mirabe biak).

A. MANTONI - Emen itxoingo det... errezatuaz.

- Etxe ontako nagusiok beti izan oi dira eskuzabal eta biotz-bera neretzat.

- Errukituko al zakizkit oraingoan ere.